NITAZ

Familiak beti oroitzen du, 11 urterekin sukaldaria izatea argi nuela. Guzti hori 80ko hamarkadan behar zuen izan, 1975 urtean jaio bait nintzen Hernanin. Eta ,hain zuzen, nire sukaldaritzako ikasketak Intxaurrondon kokatua zegoen Cebanc ospetsuan burutu nituen. Naiz eta nire benetako zaletasuna etxeko suetatik eta nire amona Anttoniren plater zaporetsu eta gozoetatik datorren. Amona Anttoni orduko sukaldari bezala, garai batean sukaldatzen ziren betiko platerak prestatzen zituen eta hemendik nire besarkadarik goxoenak bidaltzen ditut bere omenez.

Nire jarduera profesional guztian zear, mota guztietako tokitan izan naiz lanean ilusio eta gogo haundienarekin: jatetxe txikiak, erretegiak, xarmadun hotelak, izardun hotelak, pintxo-tabernak eta proiektu gastronomikoak besteak beste. Guzti horietatik beti jaso dut zerbait, hamaika urte nituen garai haietako ilusio, amets hori egi bihurtuz eta nire tokia eltze eta lapikoen artean dagoen ideia sendotuz.

Nire azken etapa Basque Culinary Center-en igaro dut. Bertan, nire gaitasun profesionala jarri dut proban, berrikuntza eta ezagutzaren eskualdatzeak erronka moduan jarriaz.

Esperientzia guzti honekin, ilusio haundienarekin eta nire lanarekiko maitasuna eredu bezala jarriaz, erronka berri honi aurre egiten diot ostalaritzara zuzendutako aholkularitza zerbitzu profesional eta oso bat eskainiz.